Pasaiako mendebaldeko lotura, A-8 ordainpeko autobidearen, Gomistegiko biribilgunearen eta portuko eremuaren arteko konexioa, egiteko, eraberritze-proiektuaren ingurumen-eraginaren azterlana.

Kokalekua

Pasaia

Deskribapena

Azterlan hau idaztean eta bere edukia zehaztean, ingurumen-eragineko ebaluazio sinplifikaturako azterlana hartu da oinarri moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak zehaztutako proiektuaren preskripzio teknikoen pleguan ezarritakoa. Halaber, oinarri moduan balio izan du 3/1998 Legean, otsailaren 27koan, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorrean, helburu horretarako jasota dagoen araudiak.

Lan honen asmoa da aurkeztutako proiektuaren gainean eskumenak dituzten administrazio eta erakunde publikoetarako informazio- eta dokumentu-oinarria izatea, eta bai haren edukiaren gaineko interesa duen zeinahi pertsona publiko edo pribaturentzat.

Funtsean, ondoko alderdi hauek deskribatu dira:
-Ingurumen-ingurunearen deskribapena (klimatologia, alderdi geofisikoak, hirigintzako antolamendurako tresnak, kutsatuta egon daitezkeen kokalekuak, hidrologia, landaredia, fauna, babes handiko kokalekuak, paisaia, kalitate atmosferikoa, alderdi sozioekonomikoak eta ondare arkeologiko eta historiko-arkitektonikoa).
-Kontsiderazio juridiko-administratiboak.
-Aurrez ikus daitezkeen alterazioen zenbatespena eta zuzentze-neurriak.
-Hondar-inpaktuen analisia.
-Ingurumen-eraginaren zuzentze-neurriak eta gomendioak.
-Ingurumena zaintzeko plana.

Zenbatekoa

-