Eraikin berriak gauzatzeari dagozkion lan guztiak egiten ditugu, barnean hartuta arkitekturako eta arteko diseinua, eta ingeniaritzari dagozkion alderdiak: lurzoruen mekanika, egiturena, jasotze topografikoak eta abar.
Proiektu horiek barnean hartzen dituzte, gainera, goi teknologiako zerbitzuak eta dagozkien instalazio elektrikoak eta mekanikoak: kontrol integratua, aire-girotzea, aire egokitua eta berokuntza, suteen aurkako babesa, transformazio-zentroak, behe-tentsioa eta argiteria, ekipo elektrikoak, telekomunikazioak, edateko ona den ura, ur bero sanitarioa, komunikazioak, intrusismoaren kontrako instalazioak eta abar.
Etxebizitzetarako diren eraikinak. Kokapena kontuan izan behar da, proiektua kokalekuarekin harmonizatzeko.
Publikoak edo pribatuak izan daitezkeen berariazko eginkizunak hartzeko eraikuntzak. Erakundearen berariazko eskakizunak hartu behar dira aintzat, plangintzatik proiektua gauzatzeraino.
Ospitaleek, osasun-etxeek eta osasun-arloko gainerako eraikinek oso zehatzak diren beharrei erantzun behar diete, eta hasieratik bertatik egin behar da haien plangintza.
Bulegoak eta mota guztietako lantokiak eraikitzeko proiektuak egiten ditugu. Bezeroaren betebeharrak tankeratu eta egoki betetzea zuzentzen dugu.
Planak egiten ditugu biltegietarako, industria-nabeetarako, mota desberdinetako lantegietarako… bai sortu berrietarako, bai eta jada badauden instalazioetan egindako birgaitzeetarako.
Garraiorako azpiegiturak birsortzen ditugu: metro- edo autobus-geltokiak, ordainlekuak, trenbideetako edo errepideetako zatiak, eta abar.
Ezaugarri desberdinak dituzten aparkalekuak sortzen ditugu: lurpeko aparkalekuak, kalean bertan daudenak, garajeak…