Ingurumena

Ingurumen-araudiaren hazkundearen onerako, azken garaian, erakundearen barnean dagoen berariazko arlo bat garatu dugu, erantzun egokiena eman ahal izango duen diziplina anitzeko talde bat sortzeko: lanen ingurumen-jarraipena, ingurumen-eragineko azterlanak idaztea, aholkularitza lurzoru kutsatuen gaian, mota guztietako baimenak izapidetzea eta ingurumen-aholkularitza eraikingintzaren adar desberdinetan.

Árboles
Molinos de viento

Eraikuntza-proiektu guztiek hondakinak kudeatzeko azterlana eraman behar dute berekin batera, hondakin horiek hartuko dituen ingurunean eragiten duten inpaktua minimizatzeko. Erakundeak gauzatzen dituen proiektuen Hondakinak Kudeatzeko Azterlan guztiak idazten ditu ASMATUk.

Eskuarki egiten ditugun beste azterlan eta programa batzuk hauek dira: Ingurumen Eragineko Azterlanak, neurri zuzentzaileen programak, berariazko txosten teknikoak…

Placas solares

Giza taldearen lehentasuna baliabideen kudeaketa arduratsua ere bada, gaikako barne-bilketarekin, birziklapenarekin eta eraginkortasun energetiko handienaren bilaketarekin.

Kalitatearen estandar handienak bilatzearen eta ingurumenarekiko errespetuaren mesedetan, arlo honetan aurrera are gehiago egiteko lan egiten jarraituko dugu etorkizunean.