Donostialdeko metroa eraikitzeko proiektua. Morlans-Anoeta zatia

Kokalekua

Donostia

Deskribapena

Metroaren zati berri baten proiektua. Gutxi gorabeherako luzera 1.200 m-koa da, bi burdinbide bidaiarien zirkulaziorako dira eta burdinbide bat salgaien zirkulaziorako. Ibilbidearen zati handiena tunel faltsuan dago, Errondo pasealekuaren azpian dauden pantailekin, Anoetan dagoen geltokitik Morlansko geltoki berriraino. Erdian nasa, sarbiderako bi aho eta igogailua izateko proiektatuta dago.

Metroaren hurrengo zatiarekin lotzeko azken partea meatzean hondeatuta eginda dago eta barnean hartzen du jada badagoen trenbidearen azpiko igarobidea. Proiektuaren barnean dago, gainera, Errondo pasealekuaren hiri-birjartze osoa eta bai zirkulazioko zenbait desbideratze ere.

Zenbatekoa

69.152.943,15 € (BEZ-A BARNE)