Amaña-Ardantzako zatia bitan banatzeko eta estaltzeko eraikuntza-proiektua

Kokalekua

Eibar

Deskribapena

Jada badagoen bidea bitan banatzearen definizioa egitean datza proiektua, erdian nasa duen eta egun zati horretan jada badagoena ordezten duen bidaiarien geltoki berri bat definitzean, eta inguru honetan jada badagoen bideen sarea aldatzen eta hobetzen duen ibilgailuen eta oinezkoen igarobidearen gaineko estaldura definitzean.

Gainera, estaldura horren azpian, espazio libre berriak definitu dira, haietako bati egungo erabilera emanda, udal-biltegi moduan, eta beste espazio handi bat, aparkaleku moduan erabili ahal izango litzatekeena. Era berean, behin-behineko egoerak ere definitu dira, bai burdinbidea eraikitzeko bai estaldurarena.

Behin-behineko egoera horietarako guztietarako burdinbideko elektrifikazio-sistema eta trenaren komunikazioko, segurtasuneko eta seinaleetako instalazioak ere definitu dira. Delako zatiak 662,5 m-ko luzera du, bertan bidea bitan banatu da eta zegoen trazadura hobetu da, ahal zen neurrian.

Zenbatekoa

17.524.420,65 € (BEZ-A BARNE)